FacebookTwitterGoogle+EmailLinkedInPinterest

Bidelagun/Gaze- Kaleidoskopio Donostia 2016. Mayo 2016

gaze_casDonostiako Unibertsitatean bada proiektu bat Gaze izena duena. Zertan datza? Bi hitzetan laburtu daiteke: ikaskuntza kolaboratiboa. Disziplina desberdinetako ikasleak batu dituzte, espazioa dinamikoa bihurtu, haien arteko erlazio multidirezionalak landu, talde lanean aritu, ardura elkarbanatu, parte hartze aktiboa izan, eta organizatu. Ikasleak eragileen bat hautatu behar izan dute , proiektu edo ekimen batean sartu ahal izateko eta bultzatzeko asmoarekin.
Joanes Lameirinas, Elizondoko gaztea da eta bere momentuan Bidelaguneko boluntarioa izandakoa. Donostiako unibertsitatean estudiatzen ari denez, eta Bidelagun elkartea ezagutzen zuenez harremanetan paratu zen elkarrekin proiekturen bat bultzeko gogoarekin. Eta horrela lau ikaslek Bidelaguneko proiektu bat hautatu zuten: Etorkinen artean talde motor bat sortu.
Martxoan hasi ginen jatorri ezberdinetako jendearekin biltzen,larunbatetan hain zuzen. Proiektua aurrera atera zen, eta ezagutzera emateko ekitaldi bat antolatu genuen apirilaren 30ean Elizondon. Baztango alkatea ere bertaratu zen eta jatorri ezberdinetako etorkinei eskerrak eman zizkien gure artean egoteagatik eta Baztaneri ematen dieten ekarpenak goraipatuz. Haurrentzako jolasez, Nikaraguarren dantza eta jantzi tradizionalez zein munduko plater ezberdinez disfrutatzeko aukera eduki genuen, eta bidean elkar hobeto ezagutzeko aukera paragabea eduki genuen.

Ekainaren 18an Donostiako San Telmo Museoan makroekitaldi bat ospatu zen, itxiera ekitaldia, hiru hilabete guzti hauetan zehar egindako ekitaldi eta jarduera guztien itxiera puntua izateko. Bidelagun ere bertan egon zen.

Fundación Caja Navarra
Nafar Gobernua - Gobierno de Navarra
Baztango Udala

Localización

  • Fco. Joaquín Iriarte, 2
    Elizondo (Navarra)

Contacto

Horario

Lunes-viernes 9:00-14:00 h

Facebook ¡Síguenos!