Eskubide eta betebeharrak
Boluntarioen Eskubideak
Boluntarioek eskubide hauek dituzte:
- Eskeintzen zaizkien eginkizunetan aritzeko behar dituzten argibideak, prestakuntza, orientazioa, laguntza eta, hala behar izanez gero, baliabide material guztiak.
- Diskriminaziorik gabe tratatuak izatea, beren askatasuna, duintasuna, intimitatea eta sinismenak erreparatuz.
- Zein erakundetan sartzen diren, hartan gogotsu parte artzea, eta estatutuekin nahiz aplikazio arauekin bat, programak prestatzen, diseinatzen, betearazten eta ebaluatzen laguntzea.
- Boluntariotzan aritzeagatik etar dakizkiekeen istripu eta eritasun arriskuen kontrako aseguruak izatea, arau bidez ezartzen diren azaugarriekin eta aseguratutako kapitalak izanik.
- Beren beharretan sortutako gastuak kobratzea.
- Boluntario direla egiaztatze duen agiria izatea.
- Beren zereginetan behar diren segurtasun eta higiene baldintzak izatea, jarduera nolakoa den kontuan hartuta.
- Beren jarduerak duen balioagatik gizartearen errespetua ete esker ona izatea.
Bolutarioen betebeharrak
Boluntarioak behartuta daude:
- Zein erakundetan sartzen diren, harekin hartutako konpromisoak betetzea eta haren helburuak eta araudia errespetatzera.
- Boluntariotza lanean haiengana heltzen den informazioaren konfideltzialtasuna gordetzera.
- Onuradunak edo harekin lotura duten pertsonek egiten ahal dizkioten edozein kontraprestazio matarialak errefusatzera.
- Beren boluntariotzaren onuradunen eskubideak errespetatzera.
- Zintzo eta elkartasunez jokatzera.
- Erakundeak aurreikusitako prestakuntza lanetan parte hartzera, ain zuzen ere berari esleitu zaizkion jarduera eta eginkizunetan, bai eta ematen dituzten zerbitzuen kalitateari eusteko etengabe behar direnetan.
- Esleitutako jerdueren helburuetarako behar diren jarraibideak betetzera.
- Erakundearen kreditazioa eta ikurrak behar bezala erabiltzea.
- Erakundeak eskura jartzen dizkieten baliabide materialak errespetatu eta zaintzea.