Boluntario izateko urratsak
Boluntario izateko urratsak
Astialdia izatea eta jarduera batzuetan eman nahi izatea.
Egin gogoeta:
Zer egin nahi duzu? Zer gustatuko litzaizuke? Non eta norekin lan eginen zenuke? Zer ematen ahal duzu, zer dakizu ongien egiten?
Komenigarria da jakitea zer nolako gaitasunak dituzun eta zein arlotan garatzen ahal dituzun.
Behin erabaki duzula boluntarioa izatea, etorri erakundera eta hainbat informazio emanen dizkizugu: egiten ahal dituzun jarduerak, lan egiteko modua, xerkatzen ditugun helburuak, ematen ahal duzun denbora, jasoko duzun trebakuntza.
Oroitu zaitez boluntariotzaren lan guztia ez dela behartsuengana joatea, gibelaldean lan handia egin behar baita, erakundea organo bizi baten antzera aritzeko: antolakuntza, trebakuntza eta administrazio lanak.
Ez onartu doako langile gisa inork ez erabiltzea, lanpostu bat betezeko.Bertzeekin lan egiteko konpromisoa hartu eta arduraz bete.