FacebookTwitterGoogle+EmailLinkedInPinterest

Kulturtartekotasuna

Kulturtartekotasuna

Egitasmo zubigilea da, elkar ezagutzeko, harreman berriak izateko, bertzelako kulturak artatzeko eta bertako kulturak eta ohiturak erakusteko. Honen asmoa integrazio plan bat izatea da, herritar guztiei zuzendua: harrera gizarteari eta etorkinei. Egitasmo honen xederik nagusiena hau da, jarrera xenofoboak, arrazistak bortitzak eta baztertzaileak saihestea, bai harrera gizartearen aldetik eta orobat atzerriko pertsonen eta talde kulturalen aldetik.

Egitasmoak ondoko ekimenak aurreikusten ditu: jardunaldiak, kulturarteko udako kanpaldiak, kultur ekimenak, bertako ospakizunetan parte hartzea (Baztandarren Biltzarra), kulturarteko asteak, elkarbizitza kulturanitzarako mahaiaren osatzea, etorkinen plataforma,…Hemen ikusi.

Boluntariotza

Boluntarioa izaten ahal zara ondoko jardueretan:

  • Alfabetizazio klaseak ematen
  • Gaztelania irakasten
  • Euskara irakasten
  • Eskolan zailtasunak dituztenak laguntzen

Nafar Gobernua - Gobierno de Navarra Baztango Udala

Kokapena

  • Fko. Joakin Iriarte, 2
    Elizondo (Nafarroa)

Harremana

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera 9:00-14:00

Facebook Zatoz!