FacebookTwitterGoogle+EmailLinkedInPinterest

“Gure zaharren oroimena” proiektua

“Gure zaharren oroimena” proiektua

“Gure zaharren Oroimena. Oroitzapenak eta bizipenak” adinekoen (65 urte baino gehiagokoen) esperientzia eta testingantzak bildu nahi ditu artxibo batean. Bertzetik, jendea sentsibilizatu nahi du ondoko balio hauekin: bizitzaren zentzua, idealen aldeko borroka, sormena nahigabean, familiaren zentzua, bertako ohitura eta tradizioei eustea, lurra eta ongi egindako gauzak maitatzea, arriskua eta abar.

Proiektuak bi zati ditu:

1.Gure zaharren oroitzapenak eta bizipenak biltzea.

  • Zaharrekin elkarrizketak egitea eta haien bizipenak DVD batean grabatzea.
  • Informazioa gaika lantzea eta gaurko egoerarekin konparatzea, ezberdintasunak ikusteko.

2.Jendea sentsibilizatzea, batez ere haurrak, eta zaharrek bizitakoari hurbiltzea.

  • DVDaren aurkezpen hitzaldiak, herriz herri.
  • Oroitzapenen mahaia. Herri bakoitzeko zaharrek bertze oroitzapen batzuk mahairatuko dituzte, ikusten eta aditzen dutenaren arabera.
  • Material didaktikoa prestatzea eskoletan erabiltzeko.

 

 

Fundación Caja Navarra
Nafar Gobernua - Gobierno de Navarra
Baztango Udala

Kokapena

  • Fko. Joakin Iriarte, 2
    Elizondo (Nafarroa)

Harremana

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera 9:00-14:00

Facebook Zatoz!