Zer da boluntarioa izatea
Zer da boluntarioa izatea
Boluntarioak bere denboraren zati bat ematen du jarraian, eskuzabaltasunez eta arduraz beste pertsonen aldeko edo gizarte osoaren aldeko jardueretan
Nork bere borondatez egiteko jarduera da, jarraian, elkarte edo erakunde baten baitan egiten dena, doakoa, arduraz eta mundu hobe bat sortu nahi du, bertako egiturak aldatuz.
Boluntarioa izatea da bertze modu batez pentsatzea eta bizitzea: errealitatea ezagutu, gozatu eta erantzun, jakinki zer egiten dugun. Errebelde, kritiko, aldarrikatzailea izatea da, desberdintasun eta bazterkeria sortzen dituzten aldagaiak aurkitzeko gaitasuna izatea da.
Begiak zabalik eta belarriak erne izatea da, jasaten duenaren aieneareakin ez ohitzeko eta bazterketaren egitura hautsiko duten mekanismoak antzemateko.