2018/ 12/13 Postre lehiaketa Elizondoko Erresidentzian
Abenduaren 13an boluntario eta erresidentziako langile batzuk hainbat goxoki aurkeztu zituzten bertan antolaturiko lehiaketara; hamabortz bat postre etxean eginak.
Irabazlea Ainara Eugi suertatu zen, postre goxoena; eta Ainhoa Ortuoste, “loreak” izenarekin , aurkezpenagatik.
Nola ez, gero ziztu batean jan ziren denak erresidentziako guztien artean banatuz.











