FacebookTwitterGoogle+EmailLinkedInPinterest

Adineko pertsonentzako bizikleta ibiltaria

Martxoak 2025

Iaz aurkeztu genuen Txirrindu-Triziklo Elektrikoa- adineko pertsonei laguntzeko. Bizikleta hori dohaintza partikular bati esker eta Ximiko Berri bigarren eskuko dendaren lankidetzari esker erosi ahal izan genuen.

Boluntarioak erakartzeko kanpaina bat egin genuen, eta gaur egun zazpi pertsonak eskaini dute beren burua.

2024ko apirilean, maneiu-ikastaro bat egin genuen Donostian, egun zoragarri batean, eta kontuan hartu beharreko hainbeste xehetasun ikasi genituen. Han konturatu ginen triziklo baten ordez hobe zela bi edukitzea, boluntarioek lagunduta joan ahal izateko eta, behar izanez gero, elkarri laguntzeko.

Ximiko Berriren ekarpenarekin bigarren bizikleta bat lortu genuen. Ximiko Berriren helburuetako bat izan zitzakeen irabazi apurrak tokiko proiektu sozialetan inbertitzea da.

Beste zailtasun bat sortu zen: trizikloak non gorde. Hori ere Construcciones Iturriaren laguntza solidarioarekin konpondu zen, Elizondon bejera bat utzi baitzigun Trizikloak gorde ahal izateko.

Ondoren, boluntarioak elkartu gara ibilbide errazak bilatzeko, eta Francisco Joaquin de Iriarte egoitzarekin jarduera aurkezteko.

Eguraldiak hobera noiz egingo zain.

Nafar Gobernua - Gobierno de Navarra Baztango Udala

Kokapena

  • Fko. Joakin Iriarte, 2
    Elizondo (Nafarroa)

Harremana

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera 9:00-14:00

Facebook Zatoz!