Bidelagun Elizondoko Lanbide Eskolan
2021 urriak 21
Elizondoko Lanbide Eskolak aukera eman zien ikastetxeko hainbat klaseri Bidelagun Elkarteak Bailaran egiten duen lanari buruzko hitzaldia emateko.
Garatzen duen jarduera erakusteaz gain, batez ere, 35 pertsona ingururen taldean kritikarako eta hausnarketarako gaitasuna piztuko duen kontzientziazio-mezu bat zabaltzea izan zuen helburu. Irudiei hitzei baino leku gehiago utziz.
Aitatxi-amatxien bizimodua eta gaur egungo errealitate soziala alderatu ziren, adinekoei ahotsa emanez eta belaunaldien arteko elkarrizketa proposatuz, honako hauetan oinarrituta: zahartzaroaren errespetua eta balioa, migratzaileei buruzko aurreiritziak gainditzea eta Bidasoako immigrazioaren errealitatea, eta gaitasun kritikoa lantzea gizarte atseginago eta gizatiarrago baten bila.









