Joskera solidarioa. Laguntzen josten ikastea
2025 Urtarrila
2025eko urtarrilean joskintza ikastaro bat hasi zen Bidelagun Elkartean solidarioa izatearen berezitasunarekin, hau da, josten ikastea beste pertsona batzuei lagunduz.
Proiektua Baztango Udalak antolatu zuen joskintza ikastaro baten emaitza da, eta parte hartzaileek eskatuta – hasitakoari jarraipena eman nahi zioten- urte osoan zehar iraungo zuen ikastaro bat antolatzea erabaki zen, astean behin bilduz eta Elizondoko Francisco Joaquin de Iriarte egoitzako erabiltzaileei konponketa txikiak egiten lagunduz.
Gaur, astero, 10-15 pertsona biltzen dira Elisa Muñozen zuzendaritzapean, eta, ikaskuntza eta ekintza solidarioa egiteaz gain, gizarteratu eta sentsibilizatu egiten dute.










