Kultur aniztasuna Lekarozko Institutuan. Mahai-ingurua. 2025eko martxoa.
2025eko martxoa
Martxoaren 28an Bidelagun gonbidatu zuten Saharaztan, Zaporeak eta Baztanetik Mundura lanean elkarteekin batera Institutuko ikasleekin mahai-inguru batean parte hartzera eta Bailarako kultura, jatorri, hizkuntza eta ohituren aniztasuna islatzera. Aberastasuna.
Bidelagunen aldetik, Mikel Gerekak parte hartu zuen, eta Elkarteak migratzaileen eremuan egiten duen lana aurkeztu zuen, hainbat jarduerarekin: harrera eta orientazioa, larrialdietarako etxea, laguntza juridikoa, lan poltsa etab.
Azken datuen arabera, Baztanen 40 nazionalitate daude. Nikaraguakoa da ugariena, portugaldarra, frantziarra, errumaniarra, marokoarra, hondurastarra eta kolonbiarra atzetik dituela









