Bidelagunek sortutatko enpresa: lagunbide zerbitzuak s.l.
Martxoako hilabetean paratu zen martxan Bidelagunek sortatuko enpresa baliabide gutxi dituzten pertsonei, egoera zaila pasatzen ari diren pertsonei… lana emateko. Geroztik hiru pertsona aritu dira lanean. Orain geldirik gaude baino fite bertze lan batekin hasiko gara.
Arropa biltzen hasiko gara eskualde guztian, Beratik-Zugarramurdira. Badugu Mankomunitateen baimena arropa biltzeko, eta zenbait alkateekin egon gara proiektu-enpresa sozial eta solidario honen azalpenak ematen. Matso-mantso kontenedoreak paratuko ditugu eskualdeko herrietan. Eta bildutako arroparekin bigarren eskuko dendak erekiko ditugu herri koxkorretan. Datorren egunetan Donezteben erekiko dugu lehengo denda, Parrokia 18 kalean. Langabezian dagoen pertsona bat kontratatuko dugu: modista eta estilista. Eta saltzeaz gain arropa erreparaketak eginen dira, eta bertzelako lanak ere: fundak, kortinak, maindiriak eta abar. Bestalde bildutako arropa guztiarekin tailerretako trapuak eginen dira eta saldu, eta maioristei saldu ere. Proiektu honetan Emauseko Traperoak ditugu gibelean.
Enpresak bertze lan klaseak egin nahi ditu: garbiketa lanak, erreparazio txikiak: pintatze lana, persiana… Orain arte egindako lanak garbiketa lanak izan dira, etxe partikular batzuetan, eta Baztango Udalak emandako zenbait zabortegi ilegalen garbiketa, jardin pribatu batzuen konponketa lanak, Narbarteko Udalako pisu bat gauzak hornituz.
Informazio gehiago nahi izan ezkeroz klikatu Lagunbide Zerbitzuak atalean eta kuskuxeatu.









