Erresidentziako astearteak. Apirilak 2016
Asteartetan musika, akordeoiak, kantuak, dantzak eta irriak, irri aunitz.
Asteartetan biltzen da bolondres talde bat Elizondoko erresidentzian. Enfermerin daudenak jetsi egiten dituzte, eguraldi onarekin kanpoan, eta hara hurbiltzen dira zenbait gizon-emakume momentu hura alaitzera. Giroa bertako bizilagunek paratzen dute: kitarra, akordeoia, ahotsa ere eta bolondresen laguntzarekin dantza eta alaitasuna. Bukaeran txapela pasatu eta partehartzaileen artean banatu. Denak kontent.
Musikak buruak goratzen ditu, ezpainak mugitzen laguntzen du, garuna ernatzen du, zangoak mugitu erritmoa eraman nahian eta bihotzak alaitu. Zer gehiago eskatzen ahal da!!! Animo zuek hartu eta ematen duzuenagatik.









