Baztanen bizi diren migratzaileekin informazio-bilera
2022 irailak 21
Abuztuan Atzerritarrei buruzko Legearen Aldaketa Berriak indarrean sartu zirela-eta, Bidelagun Elkarteak egokitzat jo zuen bilera bat antolatzea, migratzaileei egindako aldaketen berri emateko.
Bilera Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean egin zen, eta Rafael Paredes abokatu boluntarioak gidatu zuen, atzerritartasun gaietan aditua.
Interesa zuten migratzaileez gain, Baztango eta Malerrekako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek ere parte hartu zuten; guztira, 35 pertsona inguruk azaldu zuten kasuista partikularra, eta banan-banan erantzun zitzaien Atzerritarren Legearen aldaketa berriak.