FacebookTwitterGoogle+EmailLinkedInPinterest

Bidelagun elkarteko boluntarioak Eguberriko kontzertua ematen dute Elizondoko erresidentzian.

2013-12-23

Trasto pile bat Erresidentziako atean. Ia lekurik ez pasatzeko. Zer pasatzen da?. Ahhh. Doneztebeko boluntarioak .Altabozak, saxoak, bateria, mikroak, kable pile bat. Denborakin iritsi dira. Kontzertua prestatzera dijoazte.

Hiru boluntario hauek herriz herri ibiltzen ziren bere gaztetasunean bestak alaitzen, eta hara nola, egun batean erabakitzen dutela berriz elkartzea garai bateko abestiak gogora ekarriz adinero pertsonen artean. Txipano, famatua eta alaia, saxo jolea, taldeko maixua da, eta  naiz eta marrantatue egon, kantatzen du. Han egon behar ikusteko nola segitzen zuten kantuen letrak. Doinu, kantu, txalo eta dantzen artean arratsalde zoragarri bat pasatu zuten erresidentziako gizon-emakumeak.

Eskertu nahi dugu hiru boluntario hauen eskuzabaltasuna. Aipatu behar dugu zenbat ordu sartu duten ensaiatzen kontzertua ongi ateratzeko. Eta lortu dute.

Helduden urtean gehiago.

 

Txipano 1

 

Txipano-2

Nafar Gobernua - Gobierno de Navarra Baztango Udala

Kokapena

  • Fko. Joakin Iriarte, 2
    Elizondo (Nafarroa)

Harremana

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera 9:00-14:00

Facebook Zatoz!