Ximiko-Berrik urtebete bete du
2022 urriak 18
Ximiko-Berri bigarren eskuko dendak, Iruritan kokatua, urtebeteko ibilbidea bete du.
Urtea izan da gure burua ezagutarazteko eta Bailaran proiektuaren beharra aztertzeko.
Pixkanaka konturatzen ari gara proiektuak sentsibilitatea sortzen duela arropa eta material desberdinak birziklatzeko eta berreskuratzeko.
Asko izan dira berreskuratzeko materiala eskaini duten pertsonak, eta bihotzez eskertzen diegu.
Orain beste urrats bat emateko garaia iritsi da, eta bazterketa-arriskuan dauden pertsonekin harremanetan jartzen hasi gara, proiektuan txertatzeko, lan bat eskaintzeko eta laneratzeko eta gizarteratzeko enpresaren kalifikazioa lortzeko.









