FacebookTwitterGoogle+EmailLinkedInPinterest

Gaztelaniako Klaseak Donezteben. Apirilak 2016

Urte hasieran Malerrekako Mankonunitateko Gizarte Zerbitzuak eskatuta hiru bolondres aritzen dira gaztelaniazko klaseak ematen 20 pertsonaz osatutako talde bateri. Astean bitan elkartzen dira bi maila desberdinetan banatuta. Gaztelaniaz aparte partehartzaileen artean ezagutzea, elkarren artean harremanak sendotzea, etxetik ateratzea eta inguruan duten gizartea ezagutzea du helburu. Giro eder batean pasatzen dute eta tarteka besta giroan ere.

Erresidentziako astearteak. Apirilak 2016

Asteartetan musika, akordeoiak, kantuak, dantzak eta irriak, irri aunitz.
Asteartetan biltzen da bolondres talde bat Elizondoko erresidentzian. Enfermerin daudenak jetsi egiten dituzte, eguraldi onarekin kanpoan, eta hara hurbiltzen dira zenbait gizon-emakume momentu hura alaitzera. Giroa bertako bizilagunek paratzen dute: kitarra, akordeoia, ahotsa ere eta bolondresen laguntzarekin dantza eta alaitasuna. Bukaeran txapela pasatu eta partehartzaileen artean banatu. Denak kontent.
Musikak buruak goratzen ditu, ezpainak mugitzen laguntzen du, garuna ernatzen du, zangoak mugitu erritmoa eraman nahian eta bihotzak alaitu. Zer gehiago eskatzen ahal da!!! Animo zuek hartu eta ematen duzuenagatik.

Bolondresen bazkariak Elizondoko Lanbide Eskolan. Martxoak 2016

Duela urte bat jakin genuela Elizondoko Lanbide Eskolako ikasle batzuk bazkariak prestatzen zutela beraien heziketa proiektuaren barne, eta geroztik, hilabetero elkartzen gara, ahal duten boluntarioak, elkar egoteko eta gure harremanak sendotzeko batetik, eta gazte hauen lana goraipatzeko bestetik. Giro ederrean pasatzen dugu gure artean eta gazteekin. Bazkaria goxo goxoa kafea barne. Joan baino lehen prestatu behar dituzten plateren zerrenda bidaltzen dizkizute eta egun batzuk lehenago eskolara eraman aukerarutako platerekin, eta beraiek arduratzen dira denetaz. Zerbitzua ezin hobea. Animo gazteok zuek ahal duzue. Eskermile.

Nafar Gobernua - Gobierno de Navarra Baztango Udala

Kokapena

  • Fko. Joakin Iriarte, 2
    Elizondo (Nafarroa)

Harremana

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera 9:00-14:00

Facebook Zatoz!